BASO BAINUAK

Zer da baso bainu bat?

Baso bainua zentzumenen murgilaldia da, naturan burutzen dena. Hiru ordu inguruko gutxi gora beherako iraupena duen ibilaldi batean gidariak hainbat gonbidapen egingo dizkio partehartzaileari bere zentzumenak esnatu eta bere erritmoa mantsotzeko xedearekin, orainaren kontzientzia betea hartzeraino iritsi dadin. Gu bere osagai garen baso horrekin berriro konektatzean datza jardueraren gakoa, geu ere natura baikara.

“Baso bainu” terminoa “shrin yoku” kontzeptuaren itzulpen literala da, “basoan murgiltzea” adierazten duena.

Zein onura eskaintzen ditu baso bainuak?

Baso bainuak gure osasun fisiko, mental nahiz sozialerako dira onuragarriak. Japonian mediku askok errezetatzen dituzte gaixoen antsietatea txikitzeko, loaren kalitatea hobetzeko, atentzioaren defizitari aurre egiteko edo memoria indartzeko. Halaber, shinrin yokuak immunitate sistema indartzen du, besteak beste, arnasarekin batera zuhaitz nahiz landareek igortzen dituzten fitonzidio famatuak hartzen baitira bainua burutzen den bitartean. Fitonzidioak gure defentsak indartzen dituzten substantzia bakterizidak dira.

”Bosque a través”eko gure elkartekide Aliciak horrela azaltzen digu hurrengo bideoan:

%d bloggers like this: