Baso Bainuak eta Naturezko Elkartea

Basoalde Elkartea 2020 urtean jaio zen penintsularen iparraldean diharduen Baso Bainuen gidari elkarte gisa. Egungo jarduera Euskadi eta Asturiaseko lurraldeetan bereziki burutzen du.

Elkartearen helburuak

  1. Baso Bainuen kulturaren sustapena.
  2. Baso Bainuen jarduna bultzatu turismo jasangarriaren, ongizatearen, osasunaren, hezkuntzaren eta sormen artistikoaren eremuetan.
  3. Landa eremuarekin nahiz basogintza arloarekin elkarreragina bultzatu ingurumena, gizartea, kultura eta ekonomia arloak era jasangarrian bideratzen dituzten proiektuak garatzeko helburuz.
  4. Arlo horietako nahiz antzekoetako instituzioekin harremanak landu eta solaskide gisa jardun.
  5. Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta beste erkidego batzuetako gidarien ordezkari izan eta plataforma profesional gisa jardun.
  6. Elkartearen bazkide diren pertsonen eta antzeko asmoak dituzten beste talde edo pertsonen etengabeko prestakuntza erraztu eta bultzatu.
  7. Baso Bainuen sustapenerako eskualdeko, eskualde arteko eta mugaz haraindiko proiektuak bultzatu.
  8. Baso Bainuen jarduera burutzeko baso egokiak jasotzen dituen mapa informatua eratu.

Jarduerak

  • Bazkideen arteko aldizkako bilerak burutu informazioa nahiz esperientziak elkar trukatzeko eta elkarlana egiteko helburuz.
  • Prestakuntza ikastaroak antolatu eta haietan parte hartu.
  • Basoetara irteerak nahiz baso bainuak antolatu.
  • Naturaren interpretazio ikastaroak.
  • Baso elkarteekin harremana.
  • Sare sozial eta komunikabideetan Baso Bainuei buruzko informazioa bultzatu.
  • Baso Bainuekin harremana duten arloetan diharduten berezko instituzioetara jo.
  • Eremu geografiko berdin edo desberdinetan Baso Bainuak sustatzen dituzten antzeko beste elkarteekin harremanak jorratu.
  • Helburuekin bat datozen beste hainbat jarduera bultzatu
Exit mobile version