
Basoalde Elkartea 2020 urtean jaio zen penintsularen iparraldean diharduen Baso Bainuen gidari elkarte gisa. Egungo jarduera Euskadi eta Asturiaseko lurraldeetan bereziki burutzen du.
Elkartearen helburuak
- Baso Bainuen kulturaren sustapena.
- Baso Bainuen jarduna bultzatu turismo jasangarriaren, ongizatearen, osasunaren, hezkuntzaren eta sormen artistikoaren eremuetan.
- Landa eremuarekin nahiz basogintza arloarekin elkarreragina bultzatu ingurumena, gizartea, kultura eta ekonomia arloak era jasangarrian bideratzen dituzten proiektuak garatzeko helburuz.
- Arlo horietako nahiz antzekoetako instituzioekin harremanak landu eta solaskide gisa jardun.
- Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta beste erkidego batzuetako gidarien ordezkari izan eta plataforma profesional gisa jardun.
- Elkartearen bazkide diren pertsonen eta antzeko asmoak dituzten beste talde edo pertsonen etengabeko prestakuntza erraztu eta bultzatu.
- Baso Bainuen sustapenerako eskualdeko, eskualde arteko eta mugaz haraindiko proiektuak bultzatu.
- Baso Bainuen jarduera burutzeko baso egokiak jasotzen dituen mapa informatua eratu.
Jarduerak
- Bazkideen arteko aldizkako bilerak burutu informazioa nahiz esperientziak elkar trukatzeko eta elkarlana egiteko helburuz.
- Prestakuntza ikastaroak antolatu eta haietan parte hartu.
- Basoetara irteerak nahiz baso bainuak antolatu.
- Naturaren interpretazio ikastaroak.
- Baso elkarteekin harremana.
- Sare sozial eta komunikabideetan Baso Bainuei buruzko informazioa bultzatu.
- Baso Bainuekin harremana duten arloetan diharduten berezko instituzioetara jo.
- Eremu geografiko berdin edo desberdinetan Baso Bainuak sustatzen dituzten antzeko beste elkarteekin harremanak jorratu.
- Helburuekin bat datozen beste hainbat jarduera bultzatu